domingo, 23 de mayo de 2010

ASTE BAT SANTA SUSANAN

Santa Susana heldu ginenean, euria egiten ari zuen. Bungalow-ak banatu genituen eta taldetan jarri gintuzten, ingelesa maila ikusiz. Monitoreak, Inglaterrakoak dira. Haiek arauak irakatsi zenizkiguten. Nire monitorea Darren deitzen zen. Hasieran, lasaia eta lotsatia zirudien, baina, azkenean, hoberena zela ikusi genuen! Gainera, jateko modukoa zegoen! Arratsaldean, eguraldia txarra egiten zuenez, galdera lehiaketa egin genuen.

Bigarren egunean, goizean, multi-abentura egitera Joan ginen (tirolina, uso-tiro, arku tiroa…) Arratsaldean, aldiz, zaldiz ibiltzera joan ginen, baita orienteering ere. Bueltan, autobusa hondatu zuen, eta autoetan joan izan behar ginen kanpinera taldeetan , guztiak ez ginelako sartzen.

Hurrengo egunean, joku oso dibertigarriak egin genituen. Jan izan genuenez, hondartzara joan ginen beste joku batzuk egitera. Zazpietan, egun guztietan bezala, denbora libre izan genuen, bederatziak arte.

Ostegunean, gosaldu ondoren, hondartzara joan ginen kayak eta pedaloak egitera. Ere baseball eta voleyball-ean jolastu ginen. Bueltatzean, Alicia eta biok bungalow-era joan nahi genuen dutxatzeko, eta oihukatzen eta eztabaidatzen egon ginen. Jan ondoren, telebistako iragarkiak mimikarekin egin genituen jolas batean, eta bukatu ginenean erosketak egitera joan ginen. Azken eguna zen, eta disko-a zegoen gau guztiak bezala, baina gau hori onena izan zen, eta alkohol tanta gabe!


Hurrengo eguneko goizean maletak prestatu eta bungalow-ak garbitu genituen. Argazki asko atera ditugu monitorekin. Monitoreak oso jatorrak ziren, baina ez zekiten gaztelaniaz orduan gu saiatzen ginen ingelesez hitz egiten. Irtera hau izan da elkarrekin egingo dugun askena, baina oso ondo pasa egin dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario